50 urtetik aurrerako enplegua babestea eta adinagatiko bereizkeria ekiditea, gakoak bizitza luzatzeko

2021/06/17 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arg. Pixabay

Azken hamarkadetan bizitza-luzera asko handitu da medikuntzan egon diren aurrerakuntzei esker, baina alderdi sozioekonomikoak ahazten ari direla nabarmendu dute Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zahartze osasuntsua izateko gako garrantzitsu batzuk aipatu dituzte: 50 urterik aurrerako enplegua babestea eta adinagatiko bereizkeria ekitea.

Modu horretan, zahartze aktiboagoa lortuko litzateke, eta ondorio zuzenak izango lituzke ongizatean. Bizitza-luzera bere hiru dimentsiotan lantzeko proposamena egin du ikerketak: bizi-itxaropena, osasuna eta ekonomia. Horrek aldaketa sakonak eskatzen dituela adierazi dute, ordea: bai gizabanakoon jokaeran, bai politika sozialetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia