Ispiraziorako topaketak: Parekoen Topaketa

2021/05/19 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Arg. Pernan Goñi Olalde

Erakundea: Elhuyar.

Proiektuaren jatorrizko izena: Parekoen topaketa, Zientzia Azokaren testuinguruan.

Topaketen iraupena: ordubete, eta prestaketarako orduak.

Lekua: STEM profesionalen lantokiak.

Deskribapena:

Ikasleek proiektu zientifiko edo teknologikoak sortzen dituzte, ikasturtean zehar, Elhuyarren Zientzia Azoka ekimenerako. Horrez gain, Parekoen Topaketan, unibertsitateko ikertzaileen nahiz bestelako STEM profesionalen aholkularitza jasotzen dute; era berean, STEM profesionalek ere gazteen aholkuak jasotzen dituzte.

Partaideek beren proiektuen berri eman behar diete aurrean dituztenei, 3 minutuko azalpen baten bidez. Gero, aurreko gazte-taldeak edo profesionalak, aurkeztu den proiektuarentzako «lore» eta «ideia berri» bat ematen dio aurkeztu duenari. Ondoren, rolak aldatzen dira, bikote-aldaketa gertatzen da; 5-6 aldiz errepikatzen da prozesua. Bukaeran, bai gazteek eta bai STEM profesionalek 5-6 «ideia berri» eta «lore» jaso dituzte beren proiektuetarako.

Indarguneak:

  • Gazteek eta profesionalek konfiantza hartzen dute beren proiektuan.
  • Komunikazio-gaitasunak, sormena eta bat-batekotasuna lantzen dira.
  • Ezagutza partekatzen da. Gazteek ideiak jasotzen dituzte.
  • Plano hurbileko ekintzak egiten dira.
  • Ikertzaileak ere inspiratzen dira.
  • Irakasleentzat ere positiboa eta motibagarria da.

 

Edukietan sakontzeko sakatu hemen