}

2004ko Aventis saria

2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bill Bryson idazleak irabazi du aurtengo Aventis saria, zientzia-dibulgazioko liburuak sustatzen dituen sariketa garrantzitsuena.

Bill Bryson idazleak irabazi du aurtengo Aventis saria, zientzia-dibulgazioko liburuak sustatzen dituen sariketa garrantzitsuena. A Short Story of Nearly Everything du izenburua liburuak, eta, Big Bangen hipotesitik abiatuta, zientziaren gai garrantzitsuenak jasotzen ditu. Gazteentzako liburuen atalean irabazleak Nick Arnold eta Tony De Saulles idazleak izan dira. Really Rotten Experiments liburuarekin irabazi dute saria. Gazteek etxean egin ditzaketen esperimentu askoren bilduma bat da liburua.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia