}

200.000 giza generen baino gehiagoren funtzioa argitaratu du Gene Ontologia Partzuergoak

2025/02/26 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

200000-giza-gene-baino-gehiagoren-funtzioa-argitar
Arg. The Gene Ontology Resource

Gene Ontologia Partzuergoa duela 25 urte baino gehiago jaio zen, giza proteinak kodetzen dituzten geneen funtzioen entziklopedia irekia osatzeko helburuarekin. Nazioarteko hainbat erakundek parte hartzen dute, eta urtean 300.000 lanetik gora argitaratzen dira, bilguneak eskaintzen duen informazioan oinarrituta. Orain, Nature aldizkariak azken eguneraketaren berri eman du: 200.000 giza generen baino gehiagoren funtzioa, xehe eta zehatz azalduta.

Berrikuntzarik handiena modelizazio ebolutiboak eman die. Horri esker, gizakietan zuzenean ikertu ezin daitekeen informazioa lor daiteke, giza genomatik esperimentalki jasotako informazioa eta animalia-ereduetan egindako ikerketetatik ateratakoa konbinatzeko aukera ematen baitu.

Azaldu dutenez, baliabide horrek aukera ematen du geneen funtzioa sakonean ulertzeko, gaixotasunak tratatzeko behar diren alderdiak barne. Gainera, oso erabilgarria da, bilatzaile ahaltsua baitauka, eta tresna konputazionalekin lan egiteko aukera ematen du; esaterako, adimen artifizialarekin. Azkenik, ikertzaileek berek aberastu dezakete baliabidea, ekarpenak eginez.