Emakume eta nesken egoera munduan

2021/02/08 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Arg. Pernan Goñi Olalde

STEAM hezkuntza lantzean eta STEM profesioak nerabeengana hurbiltzean, berariaz begiratu behar diegu neska eta emakumeei. Bertako zein nazioarteko ikerketek erakusten dute baxuagoa dela STEM lanbideetan aritzeko nesken asmoa. Era berean, emakume askok euren STEM ibilbide eta lanbidea alde batera utzi ohi dute adinean aurrera egin ahala. Ikerketek erakusten dituzten emaitza horiek ez dira kasualitatea. Lotura estua dute emakume eta neskek munduan pairatzen duten egoerarekin. Beraz, ezer baino lehenago, STEAM hezkuntza eta STEM profesioak bultzatzeko emakume eta nesken egoeraz jabetzea komeni da.

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.