Saudi Arabiako Wadi As-Sirhan arroa berdetu eta berdetu ari da azken 25 urteotan. Irudi hauek satelite bidez hartutako kolore faltsuko irudiak dira, infragorrian hartutakoak. Berdez ikusten dena landaredia da. Desertuaren erdian ugaritzen ari diren zirkulu berdeak nekazaritza-lurrak dira, kilometroko diametroa duten soroak; ureztatze-sistemagatik dute itxura hori. Eta ura lurpetik dator. Ur 'fosila' da, azken glaziazioan bete ziren lurpeko akuiferoetan dagoena. 20.000 urte beranduago, arabiarrak ur hori ateratzen ari dira, kilometrora irits daitekeen sakoneratik. Inork ez daki zenbat ur dagoen, baina hidrologoek kalkulatu dute 50 bat urtez izango dela errentagarri ur hori punpatzea.
Arabiako landaketak 201251
-
Arabiako landaketak 200029
-
Arabiako landaketak 199113
-
Yellowstone: Koiotea
Biodibertsitatea
Yellowstone: Azeri gorria
Biodibertsitatea
Yellowstone: Erroi handia
Bizitza