Marigorringoak perretxikoetan bazkatzen
-
Tantak hegoetan
-
Hondar-pikorrak
Itsasbeheran, hondar-pikorrak egiten dituzte Scopimera eta Dotilla generoko karramarro txikiek (1 cm inguru) Indo-Pazifikoko hondartzetan.
Trakeak eta trakeoloak efemeroptero-larba baten brankietan
-
Phlebodium aureum iratzearen soro bat
Phlebodium aureum iratzearen soro bat (esporak gordetzen dituzten egituren multzoa).
Geko bat
Geko bat, Van der Waalsen indarren bidez beirari itsatsita.
Akaro urtarra
Akaro urtar honetan argi ikusten da Malpighiren iraitz-sistema. Kanporatzen duen material zuria gatza da, funtsean.
Maskara kirurgiko baten kanpoko geruza, mikroskopioz ikusita
Bi urtez behin antolatzen du Wikimedia komunitateak Wiki Science Competition nazioarteko argazki-lehiaketa. Parte-hartzaileek zientziarekin zerikusia duten irudiak sortu eta Wikimedia Commons-era igo behar dituzte, lizentzia libre batekin. Zientziaren gizarteratzean irudiek duten garrantzia kontuan hartuta, lehiaketaren helburua da zientziarekin lotura duten irudien sorkuntza eta, bereziki, hedapen librea sustatzea.
2015ean antolatu zuten lehen edizioa. Eta azkeneko hau, 2021ekoa, laugarrena da. Erreportaje hau prestatzen ari garen unean, ez dago ebatzita zein diren irabazleak. Baina, finalera iritsi diren irudietako batzuk jaso ditugu.