}

Yosemite, zuhaitz erraldoien lurraldea

2010/04/01 Elhuyar

© iStockphoto.com/Jim Veilleux

Egilea: © iStockphoto.com/Jim Veilleux.

© iStockphoto.com/Oleksandr Buzko

Egilea: © iStockphoto.com/Oleksandr Buzko.

© iStockphoto.com/Peter Wey

Egilea: © iStockphoto.com/Peter Wey.

Alaskan Dude

Egilea: Alaskan Dude.

Mila Zinkova/CC-Aitortu-PartekatuBerdin

Egilea: Mila Zinkova/CC-Aitortu-PartekatuBerdin.

Inklen/CC-Aitortu-PartekatuBerdin

Egilea: Inklen/CC-Aitortu-PartekatuBerdin.

Granitozko haitz izugarriak, ur-jauzi amaigabeak eta sekuoia erraldoien basoak. Yosemite parkea Kaliforniako ekialdean dago, eta Sierra Nevada mendilerroaren 3.000 kilometro karratu inguru hartzen ditu. Garai batean Miwok herriaren bizileku izan zen eremu hau, eta munduan Parke Nazional izendatutako lehenengoa da.

Yosemiteko mendiak eta haranak duela hamar milioi urte sortu ziren, lurrazalaren tolestura baten ondorioz. Baina mendietako glaziarrak izan dira Yosemiteko amildegien azken modelatzaileak; errekek eragindako V-itxurako ibarrak U-formako arroil sakon bilakatu dituzte, izan ere. Orain, 1.200 metrorainoko horma bertikal hauek erronka dira mundu osoko eskalatzaileentzat; erronka zaila.

Parke osoan 1.400 landare-espezie aurki daitezke. Haien artean sekuoia erraldoia da ospetsuena. Haiek dira munduko landarerik handienak: 85 metroko altuera eta 7 metroko diametroa izatera irits daitezke.

Udaberria iristean, mendi-gailurretan urtutako elurrak ur gardenez betetzen ditu parkeko aintzirak eta errekak. Eta orduan erakusten du bere edertasun osoa Ipar Amerikako ur-jauzirik altuenak. Yosemiten urak lanean jarraitzen du etenik gabe, etorkizuneko paisaia tantaz tanta zizelkatzen.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia