Nylonezko galtzerdiak

Nylonezko galtzerdiak

-

Arg. Alexander Klepnev (Errusia)

Saguzar fruitujale baten enbrioiaren hezurdura

Saguzar fruitujale baten enbrioiaren hezurdura

-

Arg. Dorit Hockman, Vanessa Chong-Morrison (Hegoafrika)

Saguzar fruitujale baten enbrioia

Saguzar fruitujale baten enbrioia

-

Arg. Zuzana Vavrušová, Richard R. Behringer (AEB)

Pailazo-arrain baten enbrioi-garapena

Pailazo-arrain baten enbrioi-garapena

-

Arg. Daniel Knop (Alemania)

Chrysiridia rhipheus tximeletaren hegoko ezkatak

Chrysiridia rhipheus tximeletaren hegoko ezkatak

-

Arg. Don Komarechka (Kanada)

Zebra-arrain baten hezurrak eta ezkatak

Zebra-arrain baten hezurrak eta ezkatak

Nikon Small World argazki-lehiaketaren 2020ko edizioko irabazlea ez da irudi eder bat soilik, aurkikuntza garrantzitsu baten oinarria ere bada. Zebra-arrain baten burua eta bizkarraldea erakusten ditu, fluoreszentziaz markatuak. Hezurdura eta ezkatak urdinez ikusten dira, eta, laranjaz, sistema linfatikoa. Eta laranja horretan dago irudiaren garrantzia. Izan ere, zebra-arrainek garunaren inguruan hodi linfatikoak dituztela aurkitzeko balio izan zuen irudi honek.

Mikroskopioz ateratako 350 argazki elkartuta lortu zuen Daniel Castranova ikertzaileak emaitza hau. “Irudia ederra da, eta, gainera, erakusten du zebra-arrainak oso erabilgarriak izan daitezkeela linfa-hodien garapenaren eredu gisa”, dio Castranovak. “Orain arte, uste genuen sistema linfatiko mota hori ugaztunek bakarrik zutela. Orain, zientzialariek hainbat ikerketa askoz errazago egin ahal izango dituzte, hala nola garuneko gaixotasunena. Izan ere, arrainak ugaztunak baino askoz errazagoak dira hazteko eta behatzeko”.

Irabazleaz gain, beste 87 irudi ere nabarmendu ditu lehiaketako epaimahaiak. Horietako batzuk ekarri ditugu hona. Guztiak ikus daitezke lehiaketaren webgunean: https://www.nikonsmallworld.com/galleries/2020-photomicrography-competition.

Arg. Daniel Castranova, Brant M. Weinstein, Bakary Samasa (AEB)