Nanoteknologiaz adituekin aritu gara Play Nano ekimena baliatuta.

Nanoteknologiaz adituekin aritu gara Play Nano ekimena baliatuta.

Miren Isasa; CIC Nanogune: Nanoteknologia eta nanozientzia daude. Nanozientzia izango litzateke ezagutza bat lortzea nano eskalaren inguruan. Eta nanoteknologia izango litzateke nanozientzia honetan oinarrituta gailuak, aplikazioak bilatzea.

Paulo Sarriegi; CIC Nanogune: Nanometroa da metro baten mila miloirena, edo milimetro bat miloi bat zatitan egiten baduzu, horrelako zatietako bat.

Miren Isasa; CIC Nanogune: Eguneroko gauzekin konparatuz gero, mundua metroa balitz, kanika bat nanometroa izango litzateke. Lehen ere bazegoen nanoteknologia, baina orain izena jarri diogu. Elizetako bidrieretako koloreak nanopartikulei esker lortzen dira.

 Paolo Vavassori; CIC Nanogune: Ondorio asko daude ez direnak makro eskalan azaltzen. Materia osatzen duten oinarrizko partikulek nola jokatzen duten oso berezia da. Sen onaren aurka doa: hesiak pasa ditzaketen partikulak, aldi berean uhin bezala eta onda bezala mugi daitezkeenak. Guzti hori materian oro har gertatzen da, baina materia oso eskala handian dagoenean hori ez da nabaritzen, ezin dugu bere ezaugarriaz baliatu. Nanoeskalara txikitzen badugu, materiak duen jokatzeko modu berezi hori ikusi egiten da, azaldu egiten da eta erabil daitezke dispositibo berriak egiteko.

Adibidez, zilarrezko eta zink-ko nanopartikulak dituen eguzki kremaren kasuan, erradiazio ultramorea xurgatzeko nanopartikulek duten berezitasuna erabiltzen da. Azal guztia nanopartikulez estali behar da eta hori krema barruan nanopartikula asko sakabanatuz egiten da. Asko dira, baina bakoitzak nanoeskalak ematen dion ezaugarria dauka. Asko edukitzeak ez du makroeskalara itzultzea esan nahi eta ezaugarri helburuekin jokatzen du.

 Paulo Sarriegi; CIC Nanogune: Orain nanoteknologia medikuntza alorrera bideratzen ari dira. Adibidez, garatzen ari dira gailuak zeluletara zuzenean botika eramango dutenak, adibidez minbizi zeluletara. Gaur egun dauden terapiak oso kaltegarriak dira gorputz osorako. Ez duzu gaixo dauden zelulen kotra egiten, gorputzeko zelula denen kontra egiten duzu. Nanoteknologia horren atzetik dabil orain.

 Paolo Vavassori; CIC Nanogune: Horretan ari gara lanean. Badirudi ez dagoela hain urrun etorkizunean. Nahiko gertu dago. Industrialki ekoiztu daitekeen produktuaren mailan ez dago oraindik, baina funtzionatzen duten prototipoak badaude. Orduan ezingo nuke esan bost, hamar, hamabost urte barru izango den, baina ez da beranduago izango. Hitz egiten ari gara eskuera dagoen zer edo zertaz.

 Play decide jokalaria: Indar asko du eta gauza asko egin daitezke nanoteknologiarekin, baina benetan ez dakigu luzera zein eragin izan ditzakeen.

 Alex Bittner; CIC Nanogune: Arriskuei buruz hitz egiten badugu, niretzat kimika alorreko esperimentuekin ez dago alde handirik, edo osagai biologikoekin egiten direnekin. Saiakuntza bat hasten duzun bakoitzean, eskuan duzun konposatuak dituen arriskuak ezagutu behar dituzu. Eta konposatua ezagutzen ez baduzu, arrazoi handiagoz kontu handiagoarekin jokatu behar duzu zer gerta ere, adibidez leherketa bat.

 Nanoteknologia berezia da noski, partikula txiki txikiak dira eta ezin da zer gerta daitekeen aurreikusi. Beraz, tentuz gabiltza. Nanoteknologia edo nanozientzia egiten dugunok jakitun gara gu ari garelako horrekin lanean eta gure osasuna zaindu nahi dugulako.

 Play decide jokalaria: Ikusten da erregulazioak eskasa izan behar duela.

 Alex Bittner; CIC Nanogune: Nire ustez araudiak produktu kimikoen berdina behar du izan nanoteknologiaren edo nanozientziaren kasuan. Baina egungo egoeraz ari naiz. Etorkizunean hamar, hogei urte barru, ezin da jakin. Baliteke elementu edo makina berriak izatea imajina ezin daitezkeen gauzak egiteko ahalmenarekin, burmuinean eragiteko edo hura kontrolatzeko gaitasunarekin. Eta horretarako bai beharko dela araudi berri bat. Baina oraindik nola egingo den ez dakigu edo nolakoa izango den.

Play decide jokalaria: Ikusten duguna da eztabaidagune egokiak behar ditugula; gaurkoa horrelako eztabaidagune aproposa izan dela, eta ikusten dugu hezkuntzak honetan garrantzia izan dezakeela.

Teknopolis

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali