Elhuyar Fundazioak mugikor bidez hizkuntzak ikasteko sistema egokitu du euskarara.
Moblang, euskara mugikor bidez ikasteko sistema
- Moblang: hizkuntzak mugikor bidez ikasteko sistema.
- Elhuyar Fundazioak euskarara egokitu du Moblang.
Danel Solabarrieta; Elhuyar Fundazioa: Antolatu duguna izan da, alde batetik, esaldiak ikasteko hiztegi tipiko bat, txartelarekin funtzionatzen duena, eta, gero, bost ariketa mota desberdin, oso sinpleak, baina gehienbat dira buruz ikasi behar diren esaldiak erraz ikasteko.
Ahozko komunikazioa lantzea helburua izanik aukeratu ditugu gaiak, berek ikasten dutena kalera irteten direnean baliogarria izango zaien hiztegiaz jabetzeko.
Hasierako urratsak dauzkagu, eta, gero, dendak erosketak egiteko, janariak eta edariak, tokiak, lanbideak,… nolabait oinarrizko hiztegia, gero kalera irteten direnean balioko diena.
- Sistemak 1.500 audio proposatzen ditu, eta beste hainbeste ariketa praktiko.
Danel Solabarrieta; Elhuyar Fundazioa: Abantailetako bat da edozein unetan patrikan daukagula. Aprobetxa genezake trenean ematen ditugun 10 minutuak, edo dentistaren zain gaudenean daukagun denbora pixka hori, errepasatzeko. Helburua ez da ordubete egotea mugikorrarekin jolasten, baizik eta egunean zehar dauzkagun tarte motzak aprobetxatzea hitz batzuk ikasteko.
- ¡Hola! ¿Puedo ayudarle?
- Kaixo! Lagun zaitzaket?
- Mikro SD txartela eta Java aplikazioa behar ditu mugikorrak.
Danel Solabarrieta; Elhuyar Fundazioa: Europako proiektu bat da, eta Zipreko erakunde batzuk hartu dute parte, Greziako pare bat erakunde ere badago; baita Irlandako eskola bat eta Ingalaterrako enpresa bat ere.
- “Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntza” jardunaldian aurkeztuko dute Donostian egitasmoaren muina.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







