Materialen Zientzia eta Teknologia
2012ko mai. 13a, 00:00
Idoia Urrutibeaskoa
Oso giro ona dago, jendea ikusten da pozik, elkarrekin hitz egiten, aspaldi ikusi gabeko jendea eta, ondo.
75 lagun bildu dira Arrasaten Materialen Zientzia eta Teknologiaren lehen kongresuan.
Idoia Urrutibeaskoa
Hemen elkartu gara fisikariak, kimikariak, injineruak, biologoak… eta oso gai ezberdinak tratatuz, era ezberdinetan eta teknika guztiz ezberdinak begiratuz, orduan izaten ari da interesgarria.
Hizkuntzaren ikuspegitik begiratuta ere, kongresua bitxia izan da, euskara hutsean egin delako.
Idoia Urrutibeaskoa
Ilusioa egiten zigulako. Hara, orain dela urte batzuk elkartu ginen lankide bat eta biok kongresu nazional batean, eta gure ikasleek hartzen zuten parte. Irten ginen esanez, “hauek euskaraz hobeto hitz egiten dute, ez gaztelaniaz”. Eta handik sortu zen egin beharra, eta horrela sortu zen ideia.
Kongresuaren lehen ekitaldia ondo irten denez, dagoeneko erabakita dago bigarrena egitea.
Idoia Urrutibeaskoa
Hitz egiten ari gara, ea nork hartzen duen lekukoa hurrengoa egiteko, eta agian gustatuko litzaiguke egitea bat bi urtean behin, eta falta zaiguna da erabakitzea nork hartzen duen hurrengoaren ardura.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







