Kuartzoaren zehaztasuna

Kuartzoaren erabilera erlojuetan

Kuartzoa da Lurreko mineralik ugariena. Oso gogorra da, eta aldaera asko bitxigintzan erabiltzen dira. Baina 1920ko hamarkadan beste erabilera eman zitzaion: kuartzozko erlojuak asmatu zituzten.

Warren Morrison ingeniariak ikusi zuen kuartzoari eremu elektriko bat aplikatuz gero haren kristalek bibratu egiten dutela, oso maiztasun zehatzean.

Bibrazio horiek maiztasun bereko pultsu elektriko bilaka daitezke. Kuartzoaren ezaugarri hori aprobetxatuz egin zituzten lehenengo kuartzozko erlojuak. Bibrazioen bitartez lortutako pultsu elektrikoek erlojuaren motorra martxan jartzen dute, eta horrek kanpoko orratzak mugiarazten dituen engranajea.

 

Kuartzoaren bibrazioak hain dira zehatzak ezen eguneko bi ehunenekoren akatsa izan baitezakete, hau da, minutu bat 8 urtean.

 

Denbora neurtzeko nahi hori aspaldiko kontua da, eta, badirudi neurketa kontrolatu nahian asmatu zituztela tresna ugari, gero eta zehatzagoak: eguzki-erlojua, urezkoa, hondarrezkoa, pendularra, mekanikoa, kuartzozkoa… Dena den, denboraren neurketaren zehaztasunean urrats bat gehiago eman dute, eta gaur egun erloju atomikoekin erabateko doitasuna lortu dute.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali