Juanikoteak
Aste honetan Ordiziako ikusle batek bidalitako galderari erantzungo diogu. Bere izena Leire da eta juanikoteak ditu oin bietan. Leirek jakin nahi du nola sortzen diren juanikoteak eta zein tratamendu mota dauden gaur egun haiek kentzeko.
Lehenik eta behin, esan behar dugu juanikotea oinaren deformazio bat dela eta gehienetan emakumeek sufritzen dutela oinetako desegokiak erabiltzeagatik. Izan ere, zapata estuegiek eta takoi altukoek gorputzaren pisu guztia oinaren aurrealdean kokatzen dute. Desoreka horren erruz, behatz lodiaren oinarria, hain zuzen behatza artikulatzen duena, oinaren kanpoalderantz desbideratzen da. Horren ondorioz, maskur bat sortzen da hezurrean, karga guztia jasan ahal izateko. Oso mingarria izateaz gainera, juanikoteak artrosia sor dezake hatzaren artikulazioan. Txikia denean, oinetako egokiak erabiliz moteldu daiteke haren progresioa. Barne-zola bereziak ere badaude, baina guztiz sendatzeko modu eraginkor bakarra kirurgia da. Ebakuntzaren bidez, hezurraren maskurra moztu egiten da, eta artikulazioaren bi muturrak limatzen dira, berriro maskurrik ez sortzeko.
Beno, Leire. Hau da Teknopolisetik konta diezazukeguna juanikoteei buruz. Informazio gehiago behar baduzu, sendagilearengana jotzea gomendatzen dizugu. Eta beste guztioi, gogoratzen dizuegu teknopolis@elhuyar.com helbidera bidal ditzakezuela osasun-gaiei buruz dituzuen galderak edo kezkak.

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian