Biopsia endometriala

Osasunari eskaintzen diogun tartean, Isabelek Andoaindik helarazi digun galdera bati erantzungo diogu. Isabel menopausia izateko adinean dago, baina odol-isuri handiak izaten ditu eta ginekologoarengana zuzendu dute endometrioko biopsia bat egin diezaioten. Biopsia hori minbera dela entzuna du, eta zertan datzan jakin nahi du.

Endometrioa uteroaren barnealdeko ehuna da, eta endometrioko biopsia, endometrioaren lagin batzuk hartzea da. Biopsia ohiko jarduera da infekzioak bilatzeko, minbizi-zantzuak bilatzeko edo odol-galtze irregularren arrazoia ezagutzeko, besteak beste. Hamar bat minutuko kontua da. Ginekologoak kontsultan bertan egiten du. Ginekologoak, lehenengo, eskuz aztertzen du uteroaren posizioa. Eta, ondoren, baginari irekita eusteko espekulu bat sartzen du; horrela, uteroaren lepoa agerian geratzen da. Tenakulu izeneko beste tresna bat ere sartzen du, ondoren sartuko duen hodia  bideratzeko. Hodi hori malgua da, eta uteroaren lepoan zehar uteroraino sartzen da. Xurgatuta, ginekologoak endometrioaren laginak hartzen ditu hodian.
Tresna guztiak ateratzeaz bat, hodia edukiontzi berezi batean gorde, eta analizatzera bidaliko du ginekologoak.

Isabelen kezkari erantzunez, esan nahi diogu ez dadila larritu biopsiaren ondoren hilekoaren antzeko mina izaten badu edo odol pixka bat galtzen badu; normala da, eta ohiko analgesiko batek arinduko dio mina. Honaino aste honetako osasun-galdera.

Biopsia endometriala

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Kimika gaur

Kimika

2025-10-25

Sendatzen duen kimika

Kimika

2025-10-25

Garbiketa jasangarria

Kimika

2025-10-25