Monografikoa: Gaixotasun arraroak (5)
Talde horrek Gurutzetako ospitalean du lantokia, eta CIBER izeneko erakundearen partaidea da. CIBER erakundea Espainiako Osasun Ministerioak sortu zuen joan den urtean, eta haren helburua da penintsulan zehar sakabanatuta gaixotasun arraroak ikertzen diharduten taldeen artean lan-sare bat sortzea. Erakunde horretan 45 taldek parte hartzen dute.
Gurutzetako ospitaleraino hurbildu gara talde horrek egiten duen lana gertutik ezagutzeko.
Luis Castaño da Gurutzetako Ospitalean lanean dabiltzan ikerketa taldeetako baten koordinatzailea. Berak sortu zuen biomedizina-talde hori orain dela 17 urte, eta gaitz endokrinologiko arraroak ikertzen dituzte. Talde mistoa da, hau da, laborategiko oinarrizko ikerkuntza eta ikerkuntza klinikoa, ohiko kontsultan gaixoarekin zuzenean egiten den ikerkuntza, nahasten dute. Hogei lagun ari dira talde horretan... pediatria, medikuntza, genetika eta biokimikako adituak. Guiomar Perez de Nanclares da horietako bat.
KORTE 1
Haurren diabetesa gaixotasun arraro bat da, eta, gainera, oso prebalentzia txikia du: 400.000 biztanletik batek baino ez du pairatzen. Espainian, 30 bat familia ezagutzen dira patologia horrekin. Genital anbiguoen gaixotasuna duten haurren kopurua handiagoa da, baina, hala ere, oso kasu gutxi dago. Aditu hauentzat, hain esklusiboak diren gaitzak ikertu ahal izatea erronka profesional handia eta interesgarria da, baina baita ere aparteko zailtasunak dituena.
KORTEA 2
Lanean gogor jarraitzea. Hori da Guiomar Perez de Nanclares, Luis Castaño eta gainerako ikertzaileen helburua. Ziurrenik, duela hilabete gutxi jaso duten aintzat hartzeak lagunduko die lan horretan; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako lau ikerketa-talde onenen artean aukeratua izan da .
Monografikoa: Gaixotasun arraroak (5)
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian