}

Zuhaitzen tomografia

2001/10/29 Elhuyar Zientzia

Tomografia medikuntzan erabiltzen da gorputzaren barnealdea ikusteko, baina beste gauza askotarako ere bai. Tomografia meteoritoei, fosilei, animaliei, landareei eta, orain, zuhaitzen enborrei ere egiten zaie.

Munich-eko Unibertsitate Teknikoko ikertzaileek haritzaren enborrak tomografia bidez ikertu dituzte. Enborraren eraztunetan ura nola garraiatzen duten ikusi nahi zuten. Horretarako, xafla ebaki berri batentomografia egiten zuten lehenik. Gero, xafla lehortu eta bigarren tomografia bat egiten zuten, konparaketa egiteko. Haritzaren enborrek uste baino ur gehiago garraiatzen dutela ondorioztatu dute eta, gainera, garraioa kanpoaldeko eraztunetan zehar egiten dela. Horrela, haritzetan ubideak kanpoaldeko eraztunetan bakarrik daudela dioen teoriaren aldeko frogak lortu dituzte. Orain beste espezieetan egingo dute froga.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia