}

Zuhaitz asko, mota gutxi

1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Munduko zuhaitzarik zaharrenak desagertzeko arriskuan daude. Koniferoak dinosauruen lekuko izan ziren eta geroztik ugaldu eta ugaritu egin ziren. Mesozoikoan, loredun landareek baso erraldoiak baztertu zituzten eta koniferoa-espezie asko desagertu zen. Gaur egun zenbait koniferoa-motak gizakiek landatuta soilik irauten du bizirik. Gelditzen diren espezie gehienak isolatuta eta erraz hauts daitekeen oreka ekologikoen menpe daude, gehienak latitude txikietan eta tropikoetan kokaturik. Iparraldeko basoak handiak izan arren, oso espezie gutxik osatzen dituzte.

Bestalde, koniferoa zaharrenek hazkuntzarik geldoenak dituzte. Murrizten diren koniferoen ekosistemak birsortzeko ahaleginak egiten dira, baina ez da lan erraza; adibidez, Kaledonia Berria irlan, Pazifikoan, beste inon aurki ez daitezkeen 43 koniferoa-mota bizi dira, metaletan oso aberatsa den zoruan eta meatzaritzako konpetentziari egin behar diote aurre.

Dena den, ikuspuntu komertzialetik ere, koniferoen eskaintza nabarmena da, adibidez, Pazifikoko Haginatik (Taxus brevifolia), minbiziaren kontrako taxol izeneko medikamentua ateratzen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia