}

Zientzia-dibulgazioko Aventis Saria, itsasoari buruzko liburu batengatik

2001/06/13 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Robert Kunzig idazleak, Discover aldizkariaren editoreak, zientzia-dibulgazioko Aventis Saria irabazi du aurten. Bere lana itsasoaren ikuspuntu zientifikoa azaltzen duen Mapping the Deep (Sakonekoaren mapa egiten) liburua da.

Nahiz eta beste izen batzuk erabili diren, zientzia-dibulgazioko Aventis Saria 1998. urtetik ematen da, eta esparru horretako munduko saririk garrantzitsuentzat har daiteke. Kunzig-ek 10.000 libera jaso zituen Londresko Zientzia Museoan.

Deialdi horretan umeentzat idatzitako zientzia-dibulgazioko liburuek sari berezia dute. Aurtengoan Michael Allaby idazleak irabazi du Guide to Weather (Eguraldiaren Gida) liburuarekin.

Oxford Unibertsitateko Sir David Weatherall izan zen epaimahaiburua, eta Mapping the Deep liburuari buruz hauxe esan zuen: "liburu horrek itsaso sakoneko misterioak erakargarri bihurtzen ditu".

Bestak beste, itsasoak kliman duen eragina aztertzen du, eta planktonaren mugimendu eta kantitateak kontrolatuz gero, klima-aldaketaren joera alda daitekeela esaten du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia