}

Zergatik egon inprimatu zain?

1988/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

SuperLaserSpool programak segundo batzuk besterik ez ditu behar inprimatu nahi den fitxategia inprimaketa-iladan gordetzeko.

Autoedizioaren munduan fitxategiak (dokumentuak, liburuak, hiztegiak, etab.) inprimatzea izaten da askotan lanik aspergarriena.

Macintosh ordenadorea adibidez, inprimagailuaren menpe geratzen da eta honek bukatzen ez duen bitartean ezinezkoa izaten da lanean jarraitzea. Inprimagailua sare batera konektaturik baldin badago, zer esanik ez; norbere fitxategiak inprimatu zain egoteaz gain, beste Macintosh-etatik bidalitako fitxategiak inprimatu arte itxaron beharko bait da lanari jarraipena eman ahal izateko.

SuperLaserSpool izan daiteke kasu hauetan irtenbidea. Programa honek segundo batzuk besterik ez ditu behar inprimatu nahi den fitxategia inprimaketa-iladan gordetzeko. Hau egin ondoren, berak hartzen du inprimaketa-prozesuaren ardura Macintosh-a beste lan batzuetarako libre utziz.

Adibide modura zera esan genezake: LaserWrite inprimagailu batean 22 orrialde dituen dokumentu bat inprimatzeko 17 minutu behar dira. SuperLaserSpool ek aldiz 40 segundo nahikoa ditu fitxategi hau iladan jartzeko.

Bestalde, SuperLaserSpool ImageWriter-ekin nahiz LaserWriter edo Postscript lengoaiaz baliatzen den beste edozein inprimagailurekin erabil daiteke, eta oso erabilterraza da gainera. Programa honek, fitxategiak inprimaketa-iladan sartzerakoan sortzen dituen fitxategiak oso konpaktoak dira, antzeko beste programa batzuk sortzen dituztenekin konparatzen baditugu. Ezaugarri honeko, disket-unitateak besterik ez dituztenetzat ere programa erabilgarria egiten du. Une bakoitzean inprimaketa-iladan dauden fitxategiak ikusteko aukera ere ematen du, eta ez hori bakarrik, baita hauen ordena aldatu, fitxategiren bat iladatik kendu edota lanpostu konkretu batetik datozen fitxategiei lehentsasuna eman ere.

Inprimagailua asko erabiltzen den lanpostuetarako programa interesgarria izan daiteke hau.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia