Zer da materia beltza?

Materia beltza unibertsoaren sorrerarekin loturiko kontzeptua da.

Big Bang izenez ezagutzen den leherketaren ondorenean unibertsoa oso azkar hedatu zen. Hedapenerako materia asko behar izan zuen; gaur egun unibertsoan ikusten dugun materia baino askoz gehiago.

Teoria horri jarraiki, beraz, unibertsoan ikusten ez dugun materia dago. Eta hori da, hain zuzen, materia beltza: unibertsoan dagoen baina ikusten ez den materia. Galaxietan gertatzen diren hainbat fenomeno ere ezingo lirateke azaldu materia beltzik ez dagoela pentsatuko balitz.

Fisikarien ustetan, materia beltz hau masadun neutrinoz, nano marroiez -edo bestela esanda izar ahulez-, zulo beltzez eta erradiazio elektromagnetikorik igortzen ez duten partikulez osaturik dago.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astrofisika