Zentrifugatzeko sistema berria
1999/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

IKERLAN eta Fagor Industrial-ek garbigailu industrialetarako zentrifugatzeko sistema berria patentatu dute. Zentrifugatzean garbigailuek bibrazioak izaten dituzte arroparen banaketa irregularrak eraginda, baina asmatu duten kontrol-sistema elektronikoak haiek detektatu eta automatikoki konpentsatzen ditu.
Horrela zentrifugazio-abiadura bikoiztea lortu dute eta horrek, besteak beste, egungo garbigailuen tamaina eta pisua murriztea baimenduko du. Teknologia berriak, orekatze-sistemaz gain, 2,4 eta 10 kW-eko hiru abiadura-erregulatzaile eta erabilera bezeroaren beharretara moldatzeko programadore elektronikoa ere eskaintzen ditu.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia