}

Zementua CO2 isuri gabe ekoizteko teknika bat garatu du Tecnaliak

2010/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zementua CO2 isuri gabe ekoizteko teknika bat garatu du Tecnaliak
2010/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Tecnalia)

Tecnaliako Eraikuntza Unitateak zementu-belaunaldi berritzaile bat garatu du: zentral termikoetako hondakin solidoak baliatuko ditu, eta, hala, ez da kareharria kiskali beharrik izango.

Zementu-ekoizpenak ingurumenari eragiten dizkion kalteak saihestea du helburu metodo berri horrek. Izan ere, prozesu tradizionalak kareharria kiskaltzea dakarrenez, CO2 kantitate ikaragarria isurtzen da atmosferara. Gainera, berriztagarria ez den baliabide natural bat xahutzen da, eta energia asko kontsumitzen da sintesi-prozesuan.

Teknologia berri honi esker, aldiz, atmosferara zuzenean isurtzen den CO2-a % 100eraino murriztu daiteke. Bestalde, zentral termikoetako hondakinak birziklatuz, irtenbidea ematen zaio material horri guztiari (2010ean, esaterako, zentral termikoek 800 bat milioi tona hondakin solido sortuko dituztela aurreikusita dago). Horretaz guztiaz gain, prozesu tradizionalean sintesiak dakarren energia-kontsumoa % 50 inguru murrizteko aukera ematen du zementua egiteko metodo berritzaile horrek.

1
267
2010
9
015
Energia; Industria; Ingurumena
Albisteak
18

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia