}

Zelula helduetatik abiatutako klonazioa auzitan

2002/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Klonazio bidez egin diren ikerketa batzuetan, zelula helduen ADNa birprogramatu eta horietatik enbrioia garatzea lortu da. Hori izan zen, adibidez, Dollyren kasua. Cambridge ko Whitehead Institutuko ikertzaileek, ordea, zalantzan jarri dute klonazio horien abiapuntua helduen zelulak izan zirela. Haien ustean, zelula helduekin nahasita zeuden zelula ama berezien ondorioz sortu ziren enbrioi edota animalia horiek.

Hipotesi hori frogatzeko, B eta T linfozito helduetatik abiatuta saguak klonatu dituzte. Izan ere, zelula horiek beraietatik sortutako enbrioietan detektatu ahal izango liratekeen marka genetiko bereizgarriak dituzte. Horrela, 1.000 saiakera egin ondoren, 21 sagu jaio dira. Ondorioz, zelula helduetatik izaki klonatuak lor daitezkeela frogatu dute, baina emaitza hain kaskarra izan denez, ez dute klonatutako animalia guztiak benetan zelula helduetatik abiatuta lortu direnik uste.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia