Zelula amen ezberdintasunak
2002/09/13 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Zelula-mota bakoitzaren genomaren aktibitatea aztertuz, zelula amen gene batzuk zelula arruntetan baino bi edo hiru aldiz aktiboago daudela ikusi dute zientzialariek. Jadanik, aktiboago diren 200 gene identifikatu dituzte, baina gene batzuen funtzioak bakarrik dira ezagunak, zelulen arteko komunikazioa, DNAren erreplikazioa eta estresarekiko erantzuna, esaterako.
Enbrioien zelula amez gain, zelula ama helduak ere erabili dituzte azterketan. Eta horiek ere geneek ez bezalako aktibitatea dutela ikusi dute. Aurkikuntza horrek zelula ama helduen azterketan lagunduko duela uste dute zientzialariek, oraindik ez baitago oso argi zelula ama helduak nolakoak diren eta zein funtzio bete ditzaketen.
Genomaren aktibitatea aztertuz, ezagutzen ez diren zelula amak identifikatu ahal izatea espero dute zientzialariek. Harvardeko taldea, esaterako, areako zelula amen bila dabil.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia