Zelula amak, iskemia periferikoa tratatzeko
2008/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Iskemia periferikoa tratatzeko hezur-muinetik eratorritako zelula amak zenbateraino diren eraginkorrak ikertu dute, saguetan, Nafarroako Unibertsitateko (Unibertsitate Klinika eta CIMA) eta Lovainako Unibertsitateko ikertzaileek. Bi zelula-motarekin egin dute ikerketa. Zelula mononukleatuek --non zelula amak dauden, baina baita zelula bereiziak ere-- epe luzera eragin negatiboa izan dezaketela ikusi dute, fibrosi handiagoa eragiten dutelako; MAPC zelula ama multipotenteek, berriz, emaitza onak eman dituzte. Transplantea egin aurretik zelula amak behar diren zelula-motatan bereizita ere egin dute proba; eta ondorioztatu dute MAPC zelulak eraginkorragoak direla bereizi gabe txertatzen direnean.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia