Bigarren saria hirukote batentzat izan zen: Jokin Lapaza eta Eneko Salaberria donostiarrentzat eta Manuel Mendez lasartearrarentzat. Hirurak EHUn lizentziatutako biologoak dira eta Kakalardoak, basoko berri-emaileak izeneko dibulgazio-artikulua aurkeztu zuten sarietara. Kakalardoek basoen egoerari buruz ematen diguten informazioari buruzko dibulgazio-artikulu horrengatik 500 € eta oroigarria jaso zituzten.
Hirugarren saria, 300 € eta oroigarria, Ibon Odriozola EHUko kimikari azpeitiarrak jaso zuen A zer molekula usaina! izeneko artikuluarengatik. Molekulek eduki kimikoaren arabera eragiten dituzten sentsazioei buruzko artikulua da.
Azkenik, Gazteentzako Sari berezia (300 € eta oroigarria) Mikel Gorrotxategi Nafarroako Unibertsitateko ingeniaritza-ikasleak eskuratu zuen Ozono geruzaren zuloa lanarengatik.
Epaimahaia honako hauek osatu zuten:
- Koldo Nuñez: Geologian doktorea eta zientzia-dibulgatzailea.
- Julián Florez: Industria Ingeniaritzan doktorea, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta VICOMTech ikerketa-zentroaren kudeatzailea.
Pili Kaltzada: Kazetaria eta zientzia-dibulgatzailea.
Mikel Alvarez: Medikua eta Basurtuko Ospitaleko zuzendari nagusia.
Guztien izenean Koldo Nuñez-ek hitz egin zuen , eta, lanen kalitatea azpimarratzeaz gain, zientziaren dibulgazioa formalki irakasteko bideak jarri behar direla adierazi zuen.
Artikulu irabazleak apirileko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian irakurri ahal izango dira.
Carton Virto, Eider
Elhuyar Zientzia








