X kromosomaren gerria
2001/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Zentromeroa sekuentziatzeko helburua zutela, urte luzez aritu dira lanean genetikoak. Baina oso sekuentzia errepikakorra duela jakin zutenetik gutxi aurreratu da. Orain arte, behintzat, inork ez du guztiz sekuentziatzerik lortu: ez gizakiarena, ez euliarena, ez bestelako organismoena ere. Baina orain genetikaren misterio hori argitzen hasi da, gizakiaren X kromosomaren zentromeroaren sekuentzia ezagutzera eman berri baitute.
Zentromeroa funtsezko egitura da kromosoman: ADNaren tolesketan parte hartzen du, eta kromosomaren gerriaren antzekoa da. Kromosomaren bi kromatidak hor batzen dira, eta, hortaz, zelularen zatiketan garrantzi handia izaten du, kromosomak poloetara garraiatzeko orduan batez ere.
Sekuentziatutako zentromeroak milioika base-pareko luzera du, 171 baseko sekuentzia errepikakorra baino ez duen arren. Baina, guztiz sekuentziatu ez badituzte ere, hainbat espezieren zentromeroek oso sekuentzia desberdinak dituztela ikusi dute, eta, beraz, ez dirudi sekuentzia bera oso garrantzitsua denik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia