X-34ren aurkezpena
1999/05/16 Azkune Mendia, Iñaki - Elhuyar Fundazioa

Orbital Sciences Corporation enpresa NASArentzat egiten ari den X-34 ibilgailuaren aurkezpena egin da. X-34a hegazkin-kohetea da, gidaririk behar ez duena eta behin baino gehiagotan erabili ahal izango dena.
Hurrengo hilabeteetan lehen X-34 ibilgailuak hainbat hegaldi egingo ditu L-1011 hegazkin-motako zaintzapean, aerodinamika-frogak egiteko asmoz. Geroago, ibilgailuarekin planeaketa-hegaldiak egingo dira, lurreratzea duen tresneria automatikoa nola dabilen ikusteko. Azkenik, ibilgailuak abiadura handiko hegaldiak egingo ditu, teknologia hipersonikoek zein aukera eskaintzen duten jakin nahi baita.
7kn argitaratua

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia