}

Uso mezularien iparrorratza mokoan

2005/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Uso mezulariek (Columbia livia) Lurraren eremu magnetikoari antzematen diote, eta horri esker orientatzen dira. Zeelanda Berrian egindako ikerketa baten ondorio nagusiak dira horiek, eta ikertzaileek diote ziurtasun osoa dutela.

Maryland-eko Unibertsitatea

Usoen goiko mokoaren barruan dauden partikula magnetiko txiki batzuk omen dira usoen iparrorratza eremu magnetikoa hautemateko. Izan ere, mokoaren gainean iman bat jarrita edo mokoa anestesiatuta, usoak ez ziren orientatzeko gai.

Esperimentu nagusia usoak egurrezko hodi batean sartuta egin dute: eragindako eremu magnetiko bat hautemandakoan hodiaren alde batera joaten irakatsi zieten ikertzaileek, eta Lurrarena baino beste eremu magnetikorik ez zegoenean hodiaren beste aldera joaten.

Bestalde, ikertzaileek burmuinera informazio hori nola iristen den ere ikertu dute, eta bidea nerbio trigeminala dela ikusi dute, eta ez usaimen-nerbioa, zenbaitek uste zuen bezala.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia