}

Ureztatzeko aholkularitza-sistema aurreratu bat Araban

2007/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ureztatzeko aholkularitza-sistema aurreratu bat Araban
2007/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: NEIKER)

Neiker-Teknaliak, Arabako nekazaritza-garapenerako elkarteekin elkarlanean, Europako LEADER + programaren diru-laguntza bat lortu du, nekazarientzat ureztatzeko aholkularitza-zerbitzu bat diseinatzeko. Araban ureztatzea behar duten laborantzen jasangarritasuna erraztuko da hala.

Horretarako, hainbat datu lortzera bideratutako lanak egingo dira --esaterako, datu agrometeorologikoak eta hainbat herritako ur-baliabide eta -beharrei buruzkoak--. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere erabiliko dira: sentsore lokalak eta Internet bidezko urrutiko sistema interaktiboak. Gainera, eredu matematikoetan oinarritutako informazioa erabiliz, ur-baliabideen une oroko bolumena kontuan izanik, produktibitate-galera onargarriak eragingo dituzten ureztatze-frekuentzia eta -kantitatea finkatuko dira, eta nekazaritza-ustiaketen irabaziak optimizatu.

Azken finean, dauden baliabideak eta beharrak kontuan hartuta, ur-kontsumoa arrazionalizatuko duen sistema bat garatu nahi dute, nekazariek erraz interpretatzeko modukoa izango dena.

1
230
2007
4
025
Nekazaritza; Ingurumena; Teknologia
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia