Uretan ere usain

Irudikoa sator baten muturra da, izar-muturreko sator batena, hain zuzen ere. Eta ikusi berri dutenez, sator horrek lehorrean ez ezik, ur azpian ere usaintzen du.

Izar-muturreko satorrak (Condylura cristata) lehorrean eta uretan ehizatzen du. Bada, ehiza bideokameraz grabatuta konturatu zen Vanderbilt Unibertsitateko (AEB) ikertzaile bat satorrak usaimena ere erabiltzen duela uretan. Grabaketa abiadura handiko kamera batekin egin zuen, eta ikusi zuen satorrak sudurzuloetatik burbuila batzuk sartu eta atera egiten zituela azkar-azkar, hamar aldiz segundoko, saguek airea usaintzean erabiltzen duten arnasaldi labur eta azkarren antzera.

Ikertzaileak hainbat proba egin zituen burbuila horiek usaina hartzen laguntzen dioten jakiteko. Eta, dirudienez, probak erraz gainditu ditu satorrak: usaimena erabil dezakeenean emaitza hobea lortzen du ehizan.

Argazkia: Ken Catania.

Nagore Rementeria Argote

Elhuyar Zientzia Kimikan lizentziatua eta Elhuyar Zientzia unitateko arlo-arduraduna

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biodibertsitatea

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali