Urazpiko sinbiosia
1987/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Indiar Ozeanoan anemona erraldoiak eta arrain anemonak sinbiosian bizi dira. Baina arrain bakoitzak bizi deneko zuloa nola ezagutzen du? Tronpatzen bada eta okerreko anemonara badoa, nola geldi daiteke?. Ikerlari japoniar batzuk erantzuna aurkitu berria dute. Anemona-espezie bakoitzak konposatu kimiko berezi eta propioak sintetizatzen ditu eta lagunak honen deiari jarraitzen zaizkio. Arrainek substantzia desberdinak nola identifikatzen dituzten, beste kontu bat da.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia