Ura eguzkian
1995/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ura aurkitu dute Eguzkian. Zehatzago esanda, uraren presentzia salatzen duten argi espektroko seinaleak. Arizonako Behatokiko eguzki-teleskopioa erabiliz, Eguzkiaren orbanak ikertzen ari zirela atzeman dute ura edo lurrina. Orbanetako nukleoa alderik ilun eta hotzena da eta, izatekotan, ura bertan egongo zela pentsatu zuten ikerlariek. Bete betean asmatu zuten.
Harrigarria gerta badaiteke ere, Eguzkian ura atzeman zitekeela aspaldian esana zuen zenbait astronomok. Eguzki-azalaren eta eguzki-orbanen artean dagoen tenperatura aldeak nahikoa handia izan behar zuela zioten, era horretan azalean lurrindutako ura orbanetako nukleoan likido bilaka baitaiteke. Orain Arizonako ikerlariek iragarri dutenez, azaleko eta orbanetako tenperatura-aldea 100 K ingurukoa da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia