Unibertsitatea enpresekin elkarlanean

Unibertsitatea enpresekin elkarlanean


EHUk 17 milioi eurotik gorako diru-sarrerak izan zituen 2002an enpresekin egindako kontratuekin; unibertsitatearen aurrekontu osoaren % 5, alegia. Diru-kopuru hori 2001ean kontzeptu beragatik unibertsitateak eskuratu zuena baino % 36 handiagoa da. Guztira 533 kontratu sinatu ziren iazko ikasturtean: 400 enpresekin, 73 erakunde publikoekin eta 22 ikerketa-zentroekin.

Enpresa-Unibertsitatea Errektoreordetzako iturriek adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana batetik, eta osasun-teknologiak bestetik, izan dira diru-kopuruaren igoeraren arrazoia.

Kontratuak ikerketa-proiektuak garatzeko, aholkularitza teknikoa emateko edo trebakuntza-ikastaroak eskaintzeko sinatu ziren.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ikerketa-zentroak