}

Unescoren leku babestuak

1991/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

erlinen ondoan dagoen Spreewald, UNESCOk biosferako babeslekuen zerrendan sartu du.

Berlinen ondoan dagoen Spreewald, UNESCOk biosferako babeslekuen zerrendan sartu du. Leku batek UNESCOren izendapena jasotzen duenean, leku hori naturako baliabideen ustiapen razionalerako eta kontserbaziorako den Gizakia eta Biosfera izeneko programaren babesean geratzen da. Ondorioz, inguru hori etengabe babesten da eta inork nekazal edo basogintz planak baldin baditu, beste leku batzuetara jo beharko du.

Orain dela gutxi Brasileko bi leku sartu dira zerrendan. Horietako bat Atlantiar itsasertzean dagoen baso bat da. Une honetan baso horren jatorrizko azaleraren % 5 baino gehiago ez da existitzen. Bestetik, Kenian dagoen Amboseli izeneko jolas-parke ospetsua UNESCOk dituen 300 babesleku-zerrendari erantsi zaio.

EEBBak, nahiz eta UNESCOtik irten, une honetan 49 babesleku ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia