Ugaztunen urtea

Animali espezie berrien bilatzaileentzat, 1.988.a ugaztunen urtea izan da. Animali espezie berriak aurkitzea ez da harrigarria. Ugaztun berriak aurkitzea ordea bai.

Ugaztunen urtea


Normalean, Afrikako eta Hegoameriketako oihan trinkoetan aurkitutako intsektu edo txori txikiak izaten dira espezie berriak. Aurten bi ugaztun espezie berri aurkitu dira.

Horietako bat Madagaskarren topatu da. Ranamafana izeneko oihanean urrezko hapalemurea aurkitu zuen ikerlari-talde europar batek joan den urtarrilean.

Beste animali espezie berria ere primatea da. Kasu honetan Gaboneko oihanetan aurkitu du tximino berria Mike Harrisson naturtzale eskoziarrak. Tximino honen ilea grisa da eta lepoaren inguruan orban argixeago bat dauka. Arrek 6 kg inguru pisatzen dute eta emeek 3 kg inguru. Isats luzea hori-laranja kolorekoa eta hortik hartu du izena: zertopiteko buztanoria ( Certopithecus solatus ) alegia.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia