}

Ugaztun harraparien eta harrapakinen arteko masa-erlazioa 111 kilokoa da

2002/03/25 Elhuyar Zientzia

Ugaztun harraparien eta harrapakinen arteko masa-erlazioa 111 kilokoa da. Noski, horrek ez du esan nahi gorputzeko kilo bakoitzeko harrapariak 111 kilo haragi jaten duenik; harrapariak ez luke energia gutxi gastatuko! Erlazio hori harraparien eta harrapakinen populazio-dentsitatearen artekoa da.

Ondorio horretara heltzeko, Londreseko Zoologia Institutuko Chris Carbone-k eta Virginiako Unibertsitateko John Gittleman-ek 25 ugaztun harrapariren eta beren harrapakinen populazio-dentsitateak neurtu dituzte.

Hasiera batean, erlazio hori harrapariaren tamainaren arabera aldatzen dela uste zuten ikertzaileek, eta, horregatik, ikertutako espezieen artean 140 gramo pisatzen duen erbinudetik hasi eta 310 kiloko hartz polarrerainoko espezieak zeuden. Harridura handiarekin izan bada ere, harrapariaren tamainaren arabera aipatutako masa-erlazioa ez dela aldatzen frogatu dute.

Zalantzarik gabe, espezieen kontserbaziorako lanean dihardutenentzat aintzat hartzeko datua izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia