}

Txinpantzeek erremintak erabiltzen dituzte

1990/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Jane Goodall ikerlariak aspaldi egindako ikerketen arabera, txinpantzeek erremintak erabiltzen zituztela ezaguna zen. Adibidez, termitak zuloetatik ateratzeko makilatxo bat erabiltzen dute.

Stirling-eko Unibertsitateko Bill McGrew eta Stella Brewer ikerlariek, Ganbian txinpantzeak erremintak erabiltzen ari direla ikertu dituzte. Konkretuki Katie izeneko txinpantzearen portaera ikertu dute. Katiek eztia lortzeko lau erreminta erabili zituen. Lehenbizi, mutur zorrotzeko makila luzea erabiltzen zuen.

Honen bidez, argizarizko kaxa zulatu egiten zuen. Ondoren, makila txikiagoaz (hau ere mutur zorrotzekoa) kaxaren barnea zulatzen segitzen zuen. Geroago, zentimetro bat diametro eta 30 zentimetro luzeko makila-adar berdea erabili zuen. Honen bidez, eztia zegoen kaxa zulatu zuen. Azkenik adartxo fin batez eztia atera zuen.

Norberak bere ondorioak atera ditzala.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia