}

Txinan ere biriketako minbizia

1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Txinako Administrazioak leku publikoetan zigarroak erretzeari oztopoak jarri nahi dizkio. Urrian zehar Herri-Kongresuan erretzearen aurkako zenbait neurri legal eztabaidatuko dira. Ekintza honen arrazoia biriketako minbiziak izan duen hazkundea da.

Joan den hamarkadan, Txinako hiri nagusietan biriketako minbiziaz hil diren pertsonen kopurua %20 hazi da. Une honetan arazoa hiri nagusietan badago ere, nekazal lurraldeetara uste baino azkarrago iristen ari da erretzeko ohitura. 1989. urtean Txinan 1600 bilioi zigarro erre ziren (munduan erretako laurdena baino gehiago). Kantitate hau 1978. urtean erretakoarekin alderatuz, hots, 500 bilioirekin konparatuz, hazkunde handia nabari da.

Hamburg-en egindako aditu-batzar batean, 2025. urterako Txinan tabakoaren eraginez 2 milioi pertsona hil daitezkeela aurrikusi da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia