}

Tresna kirurgikoen garbiketa neurtzeko sentsore bat sortu dute

2009/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Tresna kirurgikoen garbiketa neurtzeko sentsore bat sortu dute
2009/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: National Physical Laboratory)

Tresna kirurgikoen garbiketa ultrasonikoa neurtzeko sentsore bat sortu dute Ingalaterrako Fisika Laborategiko ikertzaileek. Asmakuntzarekin, burbuila bidezko garbiketa ultrasoniko hori kuantitatiboki neurtzea lortu dute, lehen aldiz.

Garbiketa ultrasonikoz instrumentu kirurgikoak desinfektatzeko, lehenik, instrumentuak likido desinfektatzaile batean sartzen dira. Ondoren, maiztasun handiko uhin akustikoak bidaltzen dira likidoan zehar, eta lehertzen diren burbuila txikiak sortzen dira. Sentsoreak likidoan jartzeko eta burbuilen inplosioen maiztasun handiko soinua grabatzeko diseinaturik daude. Orain arte, metodorik erabiliena aluminio-xafla bat likidotan busti, eta burbuilen leherketen markak ikustea zen. Baina metodo horrek neurketa kualitatiboa bakarrik egiten zuen.

1
255
2009
7
025
Fisika; Medikuntza; Patenteak/Asmakizunak
Albisteak
16

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia