}

Tokirik basatienak

1989/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Iparramerikarren mapa militarren bidez eginiko azterketak gure planetaren heren bat basatia dela oraindik erakutsi du. (Ikus mapa).

Inbentario honek Amazonia bezalako toki ezaguna at uzten du, nahiz eta hasiera batean basatitzat jo daitekeela iruditu, giza asentamendu iraunkorrak, errepideak eta landutako lurrak daudelako.

Ukitu gabeko lurralderik zabalenak Antarktida, Siberia eta Kanadako tundra eta Sahara, Gobi eta Australiako mendebaldeko basamortuak dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia