}

Tokaimurako istripu nuklearra

2000/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den urteko irailaren 30ean inoiz Japonian izan den istripu nuklearrik larriena gertatu zen Tokaimura hirian. Agintariak istripua gertatu eta 5 ordu geroago arte ez ziren jendea urruntzen hasi eta zientzialari independenteek argitaratu berri duten txostenaren arabera, zentraletik 350 m-ko erradioan zegoen jendeak onargarria dena baino 30 aldiz erradiazio-maila handiagoa jaso zuen denboraldi horretan. 350 m baino urrunago ere, erradiazio-mugak gainditu omen ziren, gainera.

Zorte ona izanez gero, inork minbizirik garatuko ez duela iradoki dute zientzialariek. Hala ere, istripuan igorritako gamma-izpi eta neutroiez osatutako erradiazioaren eraginak zein diren ez dakigu ongi. Horregatik, istripuaren eraginaren larritasuna finkatu nahi bada, jasotako dosiak zenbatekoak izan ziren zehatz ezagutzea oso garrantzitsua izango da. Ikerketak janarian eta urrezko bitxietan egiten ari dira, neutroi-fluxuarekiko oso sentikor baita urrea. Dena den, istripuaren ondorioz dagoeneko bi langile gutxienez hil dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia