Nazioarteko zientzialari talde batek Nature Communications aldizkarian aurkeztutako datuen arabera, ordea, eragin hori ez zen izan orain arte uste izan den bezain katastrofikoa. Izan ere, Dhabako aztarnategian (India) aurkitutako harrizko tresnen datazioa aurkeztu dute, eta, horretan abiatuta, dokumentatu ahal izan dute bertan izan zen giza-jarduna. Duela 80.000 urte hasita, etenik gabeko jarraipena izan zuen aztarnategiak, Afrikako teknologia litikoak izan zuenaren parekoa. Lehen fasean Levallois industria litikoa agertzen da, eta, duela 48.000 urte inguru, mikrolitoak agertzen dira aztarnategiko estratuetan. Industriari dagokionez, ez dute aurkitu erupzioak eragindako aldaketa nabarmenik.
Gallego Moya, Juanma
Kazetaria







