Titanen nitrogenozko atmosfera

Titan, Saturnoko ilargi handiena, nitrogenozko atmosfera trinko batez estalita dago; argazkian ikusgai dago, Titanen inguruko geruza urdin baten modura. Titanen atzean, Thetis ilargia ikusten da. Orain, Johns Hopkins Unibertsitateko astronomo batzuek proposatu dute nitrogeno hori ilargiaren gainazaleko izotzetik askatu zela asteroideen eta kometen talkaren ondorioz.

Irudia: Cassini Imaging Team/ NASA

Guillermo Roa Zubia

Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali