Tibeteko lautada, ezin altuago

Tibeteko lautadaren adina eta sortze-mekanismoa aztertu dute Estatu Batuetako zientzialari batzuek.

Indiako eta Asiako plaka tektonikoak talka egin zutenean, Himalaia eta Tibeteko lautada handia sortu ziren. Prozesu hori zein urratsetan dagoen eta hasi zenetik zenbat denbora pasatu den jakiteko neurketa asko egin dituzte orain geologoek.

Lautadak 13.500 milioi urte dituela esaten dute zientzialariek. Batez beste, bost kilometroko altitudean dagoen lurraldea da, eta, adituen arabera, ez da gorago igoko. Talkaren prozesuan, lautada maximora hedatu eta igo da. Aurrerantzean, plaken higiduraren ondorioz, lurrazala ez da gehiago lodituko, eta, pixkanaka, kontrako prozesuari ekingo dio.

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Geologia