Terra satelitea Lurraren zerbitzura
2000/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Apirilaren erdialdean NASA agentziak TERRA satelitea jaurtiki zuen espaziora, Earth Science Science Enterprise proiektuaren barnean, Lurrari buruzko informazio zehatza jasotzeko asmoz. Misioaren helburua atmosfera, lurrazala, ozeanoak, eguzki-erradiazioa eta bizitzari buruzko informazioa lortu eta elkarrekiko dagoen eragina aztertzea da. Horrela gure planetaren osasuna nolakoa den jakin ahal izango dugu uneoro, ingurugiro-arazo larrienak atzeman eta konpontzeko.
Aipatutako elementuen artean dauden elkarrekintzak aztertzeko edo aurreikusteko eredu informatiko konplexuak garatzen ari da NASA espazio-agentzia. Informazio guztia jasoko duen satelitea martxan dago dagoeneko, eta 2005. urterako zerbitzu berriak eskaintzeko asmoa du agentzia amerikarrak. Hori bai, sateliteak jasotako informazioa lortzeko ikertzaileek ordaindu egin beharko dute.
NASAren arabera, Lurrari buruzko informazio zehatzari esker erakunde eta gobernuek ingurugiroan eragina duten gaietan erabaki egokiak hartu ahal izango dituzte. Informazioa ongi erabili ahal izango duten da kezka nagusia orain.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia