}

Talka espazioan

2009/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Talka espazioan
2009/04/01 | Elhuyar

Otsailaren 10ean bi satelitek talka egin zuten elkarren kontra, Estatu Batuetako Iridium 33 satelite komertzialak eta Kosmos 2251 komunikazio-satelite errusiarrak (bigarren hori ez dago martxan). Talka ia 800 kilometroko altueran izan zen, eta zientzialariak kezkatuta daude talkaren ondorioz sortu ziren hondakinek altuera hartan edo beherago dauden beste satelite batzuk jartzen dituztelako arriskuan. Talkaren altueran daudenen artean, Eguzkiaren mugimenduarekin sinkronizatuta mugitzen diren sateliteak daude, eta, askoz beheragokoen artean, ISS estazioa, adibidez. Horregatik, talkan sortutako 500 bat satelite-puskari egin behar diete segimendua orain.

1
252
2009
4
008
Astronautika
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia