}

Talde-lanaren onurak

2002/12/23 Elhuyar Zientzia

Argazkiko antzarak bukatu du hegoalderako bidaia. Beste hegazti askok bezala, antzarek udazkenean hegoaldera migratzen dute. Negua lur epeletan pasatu ondoren, udaberrian iparraldera itzultzen dira; beraz, ordura arte ez da antzarak Euskal Herriko zeruak urratzen ikusteko aukerarik egongo.

Nolanahi ere, inoiz galdetu al diozu zure buruari zergatik egiten duten hegan taldean eta V itxurarekin? Dirudienez, horrela elkarri laguntzen diote, eta indar gutxiago egin behar dute airearen aurka. Kalkuluen arabera, V itxura hartuta, bakarka joanda baino % 70 eraginkorragoa da hegaldia. Noski, lehen tokian doanak besteek baino indar gehiago egin behar du, baina, nekatutakoan, beste batek hartzen du haren tokia. Gainera, atzean doazenak etengabe oihuka ari dira aurrekoak animatzeko; horregatik dira hain zalapartatsuak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia