}

Suteak eta berotegi-efektua

1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Basoak erretzerakoan karbono dioxidoa askatzen da, bai, zuzenean, gas moduan, bai zeharkako moduen bitartez, ekosistemaren gain eta ikatza pilatzeko ahalmenean suteak daukan eraginez.

Australiako Commonwealth Scientific and Industrial Research Organization-eko (CSIROko) Dean Graetz doktorearen ustez, suteek agian berotegi-efektuaren ehuneko 40aren errudun izan daitezke.

Hamabi lurraldetako zientzialarik sortu dute World Fire Web proiektuak, munduan gertatzen diren suteen mapa osatu eta gaurkotzeko. Mapa sateliteen irudien bitartez berriztatuko da egunero. Horrela, su-jarduera orokorraren eboluzioaren dokumentazioa lortu nahi da, suteei buruzko informazio sistema eratzeko. Ordenagailuek, suteen kokapenez gain, erretako azala neurtzeko gai izan behar dute. Su-mapak honako web orrialdean eguneratuko dira: http://www.mtv.sai.jrc.it/projects/fire/wfw/wfw.html

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia